Gaizka Dominguez estatu mailako txapelduna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 16a, 15:33

Gaizka Dominguez, bere irakasle eta entrenatzaile Xabier Puertasekin batera, estatu mailako SpainKills Txapelketan irabazle izan da "Diseinu Mekanikoa Ingeniaritza - CAD" kategorian. LHko olinpiada hauek apirilaren 4tik 9ra izan ziren Madrilgo IFEMAn.

SpainKills Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lehiaketa da eta, bertan, 260 ikasle baino gehiagok bere abileziak erakutsi behar dituzte 32 espezialitatetan (skill). Skill bakoitzeko irabazleak txartela lortzen du datorren urrian Londresen ospatuko den WorldSkillsera joateko. LHko Nazioarteko Olinpiadak izango dira, eta Andoaingo La Salle Berrozperen izenean Gaizka Dominguez ikaslea lehiakide gisa joango da eta Xabier Puertas tutore eta entrenatzailea bezala. La Salle Berrozpe ikastetxeak Gaizka eta Xabier zoriondu ditu.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!