Lander Etxeberria inkomunikatuta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 16a, 13:14

Joan zen ostegunean Guardia Zibilak atxilotu zuenetik, inkomunikatuta aurkitzen da Lander Etxeberria billabonatarra, 'asteartean Legorretan atxilotu zuten Aitor Esnaola eta ETA erakundearen arteko bitartekaritza gauzatzea leporatuta'. Bien bitartean, atzo iluntzeko manifestazioan, herritar ugarik inkomunikazioaren aurrean torturatua izateko arriskua salatu eta aske uzteko deia egin zuten. Landerren Kontseiluko lankideek ere, inkomunikatuta dagoen bitartean jaso dezakeen tratuaren inguruan kezka adierazi eta hainbat komunikabidek gaia landu duen modua salatu dute, errugabetasun-presuntzioa bertan behera utzi dutelakoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!