Azken hilabeteotan lan eta lan aritu da Oinkari dantza taldea eta emaitza modura, gaur gauean 'Ari du' ikuskizun berria aurkeztuko du Tolosako Leidor antzokian 22:30etatik aurrera. Guztira 75 dantzari arituko da taula gainean, eta dantzaz gain, Loatzo musika eskolako musikarien nahiz Juan Kruz Igerabide poetaren jarduna ere zuzenean ikusi eta sentitu ahal izango dira. Azken emanaldietan bezala, Aukeran konpainiako Edu Muruamendiarazek osatu ditu dantzen koreografiak. Euriarekin, urarekin lotutako emanaldi berria hunkigarria izango dela aurreratu dute Oinkariko kideek:
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!