Bihar, Korrika herrikoia Amasa-Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 15a, 12:33

Korrika batzordeak, herritar guztiek parte hartzeko helburuarekin, Korrika herrikoia antolatu du bihar, larunbata, Villabonako kaleetan. Euren helburua herriko koadrila ezberdinak biltzea da (lagun koadrilak, kirol taldeak, elkarteak, dantza taldeak...) eta eskuz esku Jon Iñaki Ormazabal artisau billabonatarrak egin duen lekukoa igarotzea. 

Izen-ematea arratsaldeko 18:00etan izango da Berdura plazan eta Korrikaren hasiera 19:00etan. Ibilbidea amaitu eta gero, Gugaz taldearekin erromeria izango da Berdura plazan. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera Korrika 17ko materiala erosteko aukera izango da. Korrika batzordeko kideek 'anima zaitez euskalakari eta zabal dezagun euskara herrian pausoz pauso', mezua zabaldu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!