Poesia, musika eta zinema ikuskizuna Saroben

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko apirilaren 15a

Gaur, apirilak 15, Iñistorra elkarteak antolatuta, iluntzeko 20:00etan Jose Luis Otamendi poetak "Bustilehorreko poemak" errezitaldia eskainiko du Juan Azpillagak musikaz lagunduta.
Poesia errezitaldia, hein handi batean, Otamendik berak idatzitzako “Erlojuen mekanika” liburuan oinarritzen da. Horrez gain, ikuskizunean oreka berezia bilatu dute Juan Azpillagaren musikarekin. Errezitaldiarekin batera Robert J. Flahertyren “Aranngo jendea (1934)” dokumentaleko irudiek ezusteko leiho bat zabaltzen diote ikuskizunari.