Atzo arratsaldean izugarrizko mugimendua izan zen Arroa auzoan. Guardia zibil eta ertzain kopuru handia bildu zen eta Landerren etxea eta ingurua prezintatu zituzten. Bien bitartean, herritar ugari gerturatu zen auzora Landerri eta haren familiari elkartasuna adieraztera. Era berean, komunikabide ugari bildu zen gertaeraren jarraipena egiteko ere. Gaur iluntzeko 20:00etan, Lander askatzeko eskatuz, manifestazio deia egin du AAMak Errebote plazatilk.