Maiatzaren 25ean arratsaldeko 17:30ean Urnietako Egape ikastolako pilotalekuan izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, "Pupu eta Lore" azken ikuskizuna eskaintzeko. Eta jadanik sarrerak salgai daude 6 euroko prezioan. Honako lekuetan daude eskuragarri: Urnietan, Eder liburudendan (Etxeberri plaza) Kantoi taberna (San Juan plaza) eta Iñistorraren lokalean; Andoainen, Aiurriren lokalean; Hernanin, Ametsa ileapaindegian (Antziola,13).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!