Lander Etxeberria atxilotu du Guardia Zibilak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Berri agentziek zabaldu dutenez, Guardia Zibilak Lander Etxeberria billabonatarra atxilotu du arratsaldean Donostian, antza denez, asteartean Legorretan atxilotutako Aitor eta Igor Esnaola anaien operazioarekin lotuta. Une honetan Amasa-Villabonako Arroa auzoko bere etxebizitza miatzen ari dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!