Gaur arratsaldean, Larraul eta Asteasuko gaztetxoen txanda izan da. Arratsaldeko 15:00etan abiatu da Korrika txikia Larraulgo plazatik Asteasura. Bidean Larraul eta Asteasuko gazte ugariren eskutik igaro da lekukoa eta giro ederrean Asteasura iritsitakoan, bi gurasok udaletxeko balkoitik irakurri dute lekukoaren barruan gordetako euskararen aldeko mezua. Meriendaren ordua izan da gero. Oraindik ere bizi-bizirik dago festa giroa Asteasun.