Aldundiak dio %75 murriztu dela trafikoa Ama Kandida etorbidean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 14a, 14:05

Andoaingo saihesbidea zabaldu zen egun beretik erabateko eraldaketa ekarri du Andoaingo eguneroko bizitzara. Horixe ondorioztatu du Aldundiak. Eta hori adierazteko datuak aurkeztu ditu: bide berriari esker, % 75 murriztu da Ama Kandida kalearen ingurutik igarotzen ziren ibilgailuen kopurua.

Aldundia pozarren agertu da datuarekin, "saihesbidea ireki aurretik Andoaingo kaleetatik egunero 16.000 ibilgailu baino gehiago igarotzetik, egunean 4.000 inguru igarotzera pasa da. Hau da, lehen Andoaingo herrigunea zeharkatzen zuten lau ibilgailuetako hiruk saihesbidea erabiltzen dute orain.

Autobide zati berria zabaldu zenetik 22.000 ibilgailu inguru igarotzen da egunero bertatik, hasiera aldirako genituen aurreikuspenak gaindituz. Andoain-Donostia korridoreak erabateko eraginkortasuna lortuko du Hernaniko saihesbidea bikoizteko lanak, gaur egun egiten ari direnak, amaitzen direnean".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!