Andoaingo Korrika Batzordearen esker ona

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 14a, 10:19

Andoainen zer nolako arrakasta izan duen ikusita modu batean edo bestean Korrika 17an parte hartu duten andoaindar guztiei eskerrik beroena adierazi nahi die, "goizeko 5:30ak izateko kalean zenbat jende zegoen ikusita, erabat arrakastatsua izan dela esatea baino ez zaigu geratzen. Bereziki eskertu nahi ditugu lekukoa eskuz esku eramateko ahalegina egin duten honako talde hauek: Arrospe kaldereria; Peña San Kruz, Zumeatarra, Ontza, Agustin Leitza eta Hogar del Extremeño elkarteak; Ontzerri futbol talde, Pilota eskola, Txirrindularitza eskola, Euskalduna futbol taldea eta Leitzaran eskubaloi taldea; Ikastolako ikasleak, irakasleak eta batzordea; Lasalleko ikasleak eta irakasleak; Ondarreta-Leitzaran Ikastetxeak; Erraldoien konpartsa; Berriako Langileak; Aralar; Ezker abertzalea; Urki dantza taldea; Axeri dantza; Gaztetxea eta Aiurri-Larramendi Bazkuna.
Eskerrrak ere Andoaingo Udalari, bereziki azpiegitura aldetik eta trafikoa zuzentzeko egindako lanagatik.
Eta nola ez, eskerrak Andoaingo enpresa eta dendariei Korrika behar duen
babesa eman diotelako. Bukatzeko datorren igandean Korrika Donostian
bukatuko dela gogoraraztea baino ez".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!