Giro bikainak lagundurik, Aduna, Zizurkil eta Amasa-Villabonako ikastetxeetako ikasle gazteenek Korria txikia egin dute Adunako bidegurutzetik hasi eta Zizurkil nahiz Amasa-Villabona herriak zeharkatuz. Euskalakari kantuak lagunduta, aurpegi alaiak nagusitu dira. Korrikaldiaren ondoren, ondo merezitako merienda jaso dute.
Bihar Asteasuko eskolako ikasleen txanda izango da. Arratsaldeko 14:45etan emango die hasiera Korrika txikiari.