"Plataforma independentea izango da, eta ideia ezkertiarrak eta abertzaleak bultzatuko dituena. Herrian hainbat zatiketa ondoren beste garai batzuetara jo beharra dago eta baturaren alde jokatzea izango da asmoetako bat. Asteasu Batuz izango du izena", adierazi dute bultzatzaileek.