06:40 puntuan ailegatu da Korrika 17 Amasa-Villabonara. Zizurkildarrek billabonatarrei eman diete lekukoa Zubimusun. Handik Trenzubiraino abiatu dira korrikalari goiztiarrak eta Txermin auzoa zeharkatuta, Kale Berrian barrena Errota, Larrea, Arroa eta Etxe-ondo auzoak igaro dituzte, Irura aldera abiatu aurretik, alai eta erritmo bizian. Amasa-Villabonan, Behar-Zana elkarteak, Villabonako Udalak, Ezker abertzaleak, Jesusen Bihotza ikastolak, Onddo gazte asanbladak, Fleming eta Erniobea ikastetxeek, Amasako Gazteek, Irrintzi nahiz Uso Toki elkarteak eraman dute lekukoa, besteak beste.
Gaur arratsaldean 15:15etan etorriko da Korrika txikia Zizurkildik Amasa-Villabonara. Larunbatean, hilaren 16an, Korrika herrikoia burutuko da Amasa-Villabonako kaleetan zehar. 18:00etan izen-ematea. 19:00etan korrikaldia.