Goizeko 05:00ak aldera Mandazubiko biribilgunean 70 lagun prest zeuden hernaniarrek utzitako lekukoa hartzeko. Poxta Zahar taldeko eta ikastetxeetako ikasleak ziren gehienbat. Urnietatik barrena giro ederrean igaro da Korrika, herrian sartu ahala parte hartzea handituz joan delarik. Hori bai, aukeran, Urnietatik azkarregi pasa da. Ziztu bizian, hobe esan.
Andoainen 05:30ak aldera sartu da. Juankar Arregi Arrospe tailerreko langilea izan da lekukoa hartzen lehena, eta Jon Beloki eta Ane Iartza Aiurri-Larramendi Bazkunekoa berriz azkenak. Tartean, Andoaingo gizarte, kultur eta kirol mailako erakunde ugarietako ordezkariek eman dute lekukoa.
Adunan gora tolosaldera abiatu da Korrika.
Argazkiak | Bideoak: Urnieta eta Andoain
Korrika Txikia, Urnietan: Bideo 1 | Bideo 2
Bideoa, eskualdea: Banaiz Bagara