Joan zen larunbatean, Villabonako Olaederra kiroldegian, Euskadiko Halterofiliako Junior txapelketa burutu zen, ondorengo emaitzekin: Taldekako sailkapen orokorra: 1. postua Gipuzkoa (1358 puntu); 2.- Nafarroa (1240 puntu); 3.- Bizkaia (870 puntu) eta 4.- Araba (486 puntu). Gipuzkoako taldeko pultsulari guztiak Danena taldekoak ziren: Adrian Sasiain, Asier Gallego, Kellyam Quintana, Igor Sasiain eta Iker Hernandez. Banakako sailkapen orokorra: Igor Sasianek Euskadiko txapela lortu zuen 320 punturekin eta Iker Hernandezek, berriz, bigarren postua 303 punturekin. Adrian, Kellyam, Iker eta Igor pultsulariek A Coruñan apirilaren 30ean ospatuko den Espainako Junior txapelketan parte hartuko dute. Era berean, Asier Gallego, Espainiako selekzioarekin konzentratuta Madrilera joango da Aste Santuan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!