Arratsaldean Korrika txikia eta goizaldean Korrika

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 12a, 12:57

  • 15:30 Korrika Txikia herrian zehar Goimenditik abiatu eta San Juan plazan amaituko da. Bertan, parte hartuko dute Egape, Presentacion de Maria eta Salesiar ikastetxeko ikasleek. Bukaeran San Juan plazan Flash Mob bat egingo dute Korrikaren abestiarekin prestatu duten koreografiarekin.

Goizaldean, bestalde:

  • 04:30 Diana trikitixarekin.
  • 05:00 Korrika badator Mandazubiko biribilgunean lehenengo erreleboa hartu eta Idiazabal kaletik, Andoaingo mugako biribilguneraino korrika! Ondoren, gosari herrikoia Aballarri tabernan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!