Apirilaren 11n Udalaren osoko ohiko batzarraldia burutu da gai bakarrarekin: Udal aurrekontu proposamenaren eztabaida. UDA, EAJ, ezker abertzalea eta Herrigintza taldeek Izagirrek aurkeztutako aurrekontuei baiezkoa eman diote. PSE-EE alderdiak aldiz aurkako bozka eman du (plenoaren kronika aste honetako Aiurri astekarian irakurri ahal izango da).
Bozkatu eta gero, Mikel Izagirrek "agur" hitza erabili du, Udal ordezkaritzari agur esanez bezala. Keinu horrekin argiago geratu da maiatzaren 22ko Udal hauteskundeetan ez dela izango. Une hori bideoan jasota dago.