- ANDOAINEN:
Korrika txikian Aita Larramendi ikastola, La Salle eta Ondarreta ikastetxeetako ikasleek parte hartuko dute Goiko Plazatik 15:15etan hasita.
Ikastetxe ezberdinetako ikasleek eskuz esku pasatuko diote elkarri lekukoa, Zumea plazaraino joan, hango biribilgunean buelta eman eta berriz ere Goiko Plazako bideari ekingo diote, bertan amaiera emanik 15:45etan .
Behin Goiko plazara iritsitakoan, udaletxeko balkoitik lekukoa ireki eta lekuko barruan dagoen mezua irakurriko dute ikasleek.
APIRILAREN 13an, asteazkena:
- ZIZURKILEN eta VILLABONAN:
Apirilaren 13an Zizurkil Goiko bidegurutzean abiatuko da Korrika txikia arratsaldeko 15:15etan eta Zubimusu zubian lekukoa Villabonako haurrei pasako zaie. Zizurkilgo Villabonako eta Alkizako haurrek hartuko dute parte aurtengo Korrika txikiaren edizio honetan. Ondoren txokolatada izango da.
APIRILAREN 14an, osteguna:
- ASTEASUN: 14: 45etan Korrika txikia herriko kaleetan zehar. Ondoren merienda eta trikitilariak.