Joan zen ostiralean, Korrika 17ren aldeko kultur ekintzak antolatu zituen Korrika batzordeak Adunan. lehenik eta behiin, Loatzo musika eskolako dultzaineroek emanaldi berezia eskaini zuten: herriko kaleetan kalejiran ibili eta gero, plazako kioskoan errepertorio zabala eskaini zuten. Iluntzean, oso giro ona sortu zuen bertso afaria izan zen Manex Mujika, Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa', Felipe Zelaieta eta Rikardo Gonzalez bertsolariekin, Alfredo musikaria giroa berotzen aritu zelarik.
Apirilaren 13an, asteazkenean, goizeko 06:15etan igaroko da Korrika Adunatik. Adunako Korrika batzordeko kideek herritar guztiak animatu dituzte euskararen aldeko lasterketan parte hartzera. Bestalde, orain arte antolatutako ekintzatan parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiete.