Andoaingo EAJ-PNV alderdiaren hautagaien aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 10a, 13:13

Apirilaren 6an EAJ-PNV alderdiak Andoni Baltasar alkategaiaren eta hautes-zerrenda osoaren aurkezpen ekitaldia egin zuen Juanita Alkain plazan. Gonbidatu berezia izan zuten, gainera, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia. Alkategaiak EAJ-PNValderdiaren ardatz nagusiena azaldu zuen: “elkarlana, inor baztertu gabe, kalean ibiliz eta andoaindarren iritzia kontuan izanik”.

Zerrenda osoa
Hauxe, Andoaingo EAJren hautes-zerrenda: Andoni Baltasar, Marijose Izagirre, Eneko Urdangarin, Oscar Letamendi, Mari Sol Irigoras, Eneko Goenaga, Nerea Arregi, Antonio Guedejo, Ainhoa Elola, Ibon Peñalbo, Maria Esther Arizmendi, Maider Etxabe, Aritz Amondarain, Iñaki Irulegi, Iñaki Egibar, Miguel Domingo Lucas, Edurne Brit Ponce, Joxe Manuel Oiartzabal, Joseba Andoni Elosegi eta María Nieves Soriano.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!