Ehunka partaide bilduko da Belkoainen, La Salle ikastetxeetako mendi taldeen topaketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 10a, 13:09

550 pertsonatik gora ibiliko da Belkoain mendiaren inguruetan, Euskadiko La Salle ikastetxeetatik etorrita. Tradizioa da, dagoeneko, ikastetxe hauetako mendi taldeentzat urtero herri desberdin batean ibilbidea antolatzea. Aurten ardura hori La Salle Berrozperi egokitu zaionez, Belkoain mendiaren inguruan prestatu du ibilbidea.
 
Bertaratuko diren taldeak herriko gidak izango dituzte lagun. Bestalde, Burdina taldeko kide batzuk zain egongo dira Pagarte eta Erramuetako karobietan hauen funtzionamendua azaltzeko; eta gero, Ama Kandidaren jaiotetxea bisitatzeko aukera ere izango dute. Eguerdian denak La Sallen bilduko dira bazkaltzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!