Euskalduna sailkapenaren behekaldetik ateratzeko aukera ederra galdu zuen eta, gainera, aurkari zuzena den Urnieta taldeari arnasa eman dio.
Igandean arratsaldeko 17:00etan hasita, mailari eusteko partida garrantzitsua da. Lau partida besterik ez dira geratzen liga amaitzeko eta mailari eusteko kinka larrian daude Euskalduna eta Urnieta taldeak. Igande honetako partida erabakiorra izan daiteke. Andoainen emozioa ez da faltako.