Alkategaiaren eta hautes-zerrenda osoa aurkeztu du EAJ-PNV alderdiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 9a, 12:40

EAJko Udal hautagaiak hauexek dira: Mikel Pagola, Maribel Vaquero, Dabid Rosco, Koldo Aramendi, Miren Martiarena, Manuel Mayoz, Maribel Zumalakarregi, Gaspar Esnaola, Maria Pilar Sarasola, Joseba Bilbao, Iñaki Goenaga, Agustin Iriondo, Luis Mangas, Amaia Vaquero, Mertxe Estevez eta Irene Goikoetxea.

Hautagaiaren eta hautes-zerrendaren aurkezpenean Mikel Pagolak alboan izan zituen alderdikideak eta Joseba Egibar Gipuzkoako jeltzaleen buruzagia. Etorkizuna eraikitzearen aldeko apostua egin zuen, "urnietarrok zerbait garbi izan behar dugu: Plan orokor hori onartzen ez den bitartean ditugun erronka nagusiei aurre egiteko proiektu nabarmenenak ezin ditugula gauzatu".
Era berean, Mikel Pagolak urnietarra izatearen aldeko hitzak izan zituen: “Urnietako nortasuna garatu behar dugu. Harro egon behar dugu urnietarrak izateaz, eta horretarako gureak ditugun baloreak, balioak, goraipatu behar ditugu”.
Joseba Egibarrek, bere aldetik, jeltzaleen ibilbidea nabarmendu zuen eta gazte jendea badatorrelako poza agertu zuen.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!