Hizkuntzen eta hizkuntza-komunitateen arteko elkarlana eta elkarrekiko hausnarketa suspertzeko xedez Andoaingo Udalak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Manuel Larramendi Kultur Bazkunak mintegia antolatu dute.
Egun osoan zehar hainbat aditu informazio eta komunikazioaren teknologien eraginaren aurrean hizkuntza “ez hegemonikoek” edo “maila ertainakoek” duten erronkari buruz bere ikerketa edo azterketa lana aurkeztuko dute.
Pompeu Fabra Unibertsitateko Josep Grifau eta EHUko Elixabete Larrinaga izan dira goizean hizlari aritu direnak. Galesetik etortzekoa zen hirukoteak Skype bidez konexioa egin du, hona etortzeko hegaldiekn arazoak izan eta gero.
Arratsaldean Pompeu Fabra Unibertsitateko Vicent Climent-Ferrando irakasleak hitz egingo du eta egunari amaiera emateko Goiena taldeko Iban Arantzabalek "Irigoienazpikoa egitasmoa" aurkeztuko du. Udala eta Larramendi Bazkuna Andoaingo eraikin hartan komunikazioa teknologia berrien eta hizkuntzen inguruko gunea sortzea aztertzen ari dira. Egitasmo horren inguruan hainbat ideia eskainiko ditu Arantzabalek.