Euskalduna–Urnieta futbol partida igandean, emozioa gainezka Ubitarte zelaian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 6a, 21:57

Arratsaldeko 17:00etan hasita, mailari eusteko partida garrantzitsua da.  Lau partida besterik ez dira geratzen liga amaitzeko eta mailari eusteko kinka larrian daude Euskalduna eta Urnieta taldeak. Igande honetako partida erabakiorra izan daiteke. Andoainen emozioa ez da faltako.

Sailkapena, 26.jardunaldia:

  • 12. Intxurre     32
  • 13. Euskalduna        25
  • *14. Lazkao         25
  • *15. Urnieta         23
  • *16. Mondragon B         12

*Azken 3 sailkatuek maila galduko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!