Korrikako azken jaia antolatzeko bolondresak behar ditu AEK-k

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Andoaingo eta Tolosaldeko AEK euskaltegiei dagokie Korrikako azken festaren muntaia lanetan aritzea. Horretarako hogeita hamar laguneko lan taldea osatu behar dute, eta laguntza eskatu beharrean daude. Lanaldia goizeko 08:00etan hasi eta eguerdiko 12:00etan amaituko litzateke.

Argazkiak: 2009ko Korrika Urnietan

Aurtengo azken jaian laguntza emateko:

  • Laguntza eman nahi duen orok Andoaingo AEK euskaltegiaren egoitzara dei dezake: andoain@aek.org 943 591 704.
  • Korrikari laguntzeko prest dauden urnietarren kasuan, aldiz:
    astigarraga@aek.org  /  hernani@aek.org  |  607 610 687 / 607 592 864.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!