Teknologia berrien inguruko mintegia ostegunean, nazioarteko partaidetzarekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 5a, 20:18

Hizkuntza “ez hegemonikoak” eta informazio eta komunikazioaren teknologiak aztergai izango dira ostegun honetan, Basteron burutuko den mintegian.

Euskarak, eta euskarak bezala Europan eta munduan barrena izaera hegemonikorik ez duen beste hainbat hizkuntzak ere, gizarte globalizatuaren eredu honetan gailentzen ari diren informazio eta komunikazioaren teknologia berrien aurrean erronka itzela dauka etorkizun hurbilari begira.

Hizkuntzen eta hizkuntza-komunitateen arteko elkarlana eta elkarrekiko hausnarketa suspertzeko xedez, Andoaingo Udalak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Manuel Larramendi Kultur Bazkunak mintegia antolatu dute, eta hainbat adituri eskatu diote informazio eta komunikazioaren teknologien eraginaren aurrean hizkuntza “ez hegemonikoek” edo “maila ertainakoek” duten erronkari buruz bere ikerketa edo azterketa lana aurkeztea.

Erronka horri buruzko gogoeta egitea da Andoaingo mintegiaren helburu nagusia. Eta horretarako mintegiak nazioarteko parte hartzea izango du: Hain zuzen ere, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Josep GIFREU eta Vicent CLIMENT-FERRANDO irakasleak, Cardiff-eko (Gales) Unibertsitateko Colin WILLIAMS eta Gales Hizkuntzaren Kontseiluko Jeremy EVAS irakasleak, Euskal Herriko Unibertsitateko Elixabete LARRINAGA irakaslea, Goiena taldeko Iban ARANTZABAL eta Europako Batasuneko Mercator Media erakundeko lehendakari den Elin Haf Gruffyddot JONES andrea izango dira bere azterlanak aurkeztuko dituztenak.

Irigoienazpikoa izeneko proiektu berria ere mintegi horretan aurkeztuko da.

 

tagzaniapaste
macjoni map 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!