Loatzo musika eskolako ikasleen emanaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 5a, 14:52

Loatzo musika eskolako musikariek hainbat udaberriko kontzertu eskainiko dituzte datozen egunetan eskualdean nahiz Tolosaldeko herrietan. Musika-tresna ezberdinak entzuteko parada izango da. Hara hitzorduak, egunez egun:

-Apirilak 5, asteartea: 18:00etan Alegiko Kultur Etxean. Perkusio entzunaldia.
-Apirilak 7, osteguna: 18:00etan Amasa-Villabonako musika eskolan. Gitarra entzunaldia.
-Apirilak 8, ostirala: 18:00etan Adunako plazan. Dultzaina entzunaldia.
-Apirilak 8, ostirala: 19:00etan Irurako musika eskolan. Saxofoi entzunaldia.
-Apirilak 11, astelehena: 18:00etan Amasa-Villabonako musika eskolan. Biolontxelo entzunaldia.
-Apirilak 11, astelehena: 18:00etan Irurako musika eskolan. Flauta entzunaldia.
-Apirilak 12, asteartea: 19:00etan Alegiko Kultur Etxean. Piano entzunaldia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!