Aiztondora! elkartasun eguna Zizurkil Goian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 4a, 19:27

Iaz Amasa-Villabonan egin bezala, Aiztondo bailarako Senideak elkarteko kideek II. Aiztondora! elkartasun eguna antolatu dute apirilaren 30ean, larunbatez. Eguerditik gauera bitarte, egitarau zabala osatu dute:

12:00 Gazteen pilota partida Intxaur pilotalekuan.

13:00 Herri kirolak plazan.

14:30 Herri bazkaria plazan. Txartelak 20 eurotan aurrez salgai Aduna, Asteasu, Larraul, Villabona eta Zizurkilgo ohiko lekuetan.

Ondoren dispertsioaren aurkako ekitaldia. Senideei omenaldia.

17:00 Haur jolasak.

Ondoren Herria kantuz ekimena.

22:30 Bertso saioa: Amaia Agirre, Jexux Mª Irazu, Sustrai Colina, Hodei Barroso, Unai Iturriaga eta Iker Zubeldia. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.

Ondoren ‘Hoi dek hoi' musika taldearen emanaldia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!