Korrika 17: Azken festa antolatzeko laguntzaileak behar dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 4a, 18:52

Apirilak 17, azken festa Donostian. Andoaingo eta Tolosaldeko AEK euskaltegiei dagokie Korrikako azken festaren muntaia lanetan aritzea. Horretarako hogeita hamar laguneko lan taldea osatu behar dute, eta laguntza eskatu beharrean daude. Lanaldia goizeko 08:00-etan hasi eta eguerdiko 12:00etan amaituko litzateke.
Laguntza eman nahi duen orok Andoaingo AEK euskaltegiaren egoitzara dei dezake. andoain@aek.org posta elektronikora ere idatz dezake.  943 591 704 telefono zenbakira ere deitu daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!