"Oteitza eta bere argiketariaren arteko harremana ikusiko dugu. Bi pertsonaiak Ion Martinezek jokatzen ditu. Bertan Oteitzak gizarteari buruz zituen gogoetak kontatuko dizkigu eta argiketariak gogoeta hauen aurrean bere pentsamenduak adierazten ditu.
Ion Martinez, antzezlanaren egilea, idazlea, zuzendaria eta Jorge Oteitzaren jarraitzaile sutsua denak, OTEITZAren ikuspegi ez ohikoa eta ezberdina erakusten digu. Oteitzaren pentsaerak eta gizartea aldatzeko zituen ideiak, oso gutxitan erakutsi izan diren lez. Gaur egun bizi garen gizartearen inguruan hausnarketa sortu nahi du Ion Martinezek antzezlan honekin, Oteitzaren pentsamenduak gaur egungo gizartean oso erabilgarriak izan daitezkeelako.
Antzezlana euskaraz da gehien bat, baina OTEITZAk hitz egiten duen momentuan gaztelaniaz dira bere momentuak, bere pertsonaiari horrela indar eta errealismo gehiago emanez".