Urnietako Korrika batzordeak antolatuta, 40 lagunek parte hartu zuten Korrikaren aldeko kantu afarian. Urnietako pilotalekuko jatetxean egin zuten afaria, musikaz lagunduta. Julian Cobzaru eta Fermin Zinkunegi akordeoilariak aritu ziren giroa berotzen.