-Alkate eta zinegotziek izan beharreko ezaugarrien artean gardentasuna, hitzezkoa izatea, gertutasuna eta langilea izatea, orden horretan, izan dira baloratuenak.
-Herriko lehentasunen artean etxebizitza, euskara, kultura eta zerga tasak lehenesten dira.
-Inkesta bete dutenen artean, hamar herritarretik bederatzik Udalarekin harremanak izaterakoan erabiltzen duten hizkuntza euskara da.
-Egungo Udalak herritarrei helarazten dien informazioari dagokionez, %100ak nahikoa ez dela dio eta informazio iturri nagusia kaleko komentarioak dira, baita ere nahiz eta maila baxuagoan izan, herritarrek prentsa eta udaletxeko web orriaren bidez jasotzen dute informazioa.
-Udalak herritarrei informazio orokorra modu eskasean eta gutxi helarazten diela salatzen da. Honen harira, udaletxeko aurrekontuen eta AHT-ren inguruko informazio zehatza eskatzen da. Galdeketa bete duten %100ak herri galdeketak egitea ezinbestekoa eta beharrezkoa dela adierazi du.
-Udalak deituriko ekimenetan herritarren parte hartzea ere oso baxua izan da. Horrela, inkesta bete duten hamar pertsonetatik hiruk bakarrik noizbait hartu du parte ekitaldietan.
-Berriro ere inkesta bete duten eta herri programari ekarpenak egin dizkioten herritarrei eskerrak ematen dizkiegu, beraien ekarpenak herri programaren oinarri izango baitira. Aurrerantzean ere herritarrei dei egiten diegu guztion artean Zizurkil hobe baten alde lan egin dezagun.
Gora Zizurkil!