Sodupetik Zugaztietara, Aizkardirekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 1a, 11:39

Datorren igandean, apirilak 10, Sodupetik Zugaztietara mendi irteera egingo du Aizkardi mendi taldeak. Sodupetik abiatu eta Lejartza (300 m), Eretza (893 m), La Cruz (803 m), Gasteran (804) eta Gaineran (822 m) tontorrak igaroko dituzte, Zugastietara jaitsi aurretik. 23 kilometroko ibilbidea egiteko, 7 ordu beharko direla estimatu dute antolatzaileek. Izen-emateak: 649 717 182 (20:00-22:00) edota Aizkardiko egoitzan, apirilaren 7a baino lehen. Irteera: 07:00etan izango da Olaederra kiroldegiaren aurretik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!