Itsaso Tolosa igerilaria, bikain

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mar. 31a, 13:51

Buruntzaldea IKT taldekoek emaitza bikainak lortu zituzten. Alde batetik, Itsaso Tolosak 100 bizkar eta 200 bizkar probatan Espainiako txapelketan aritzeko gutxieneko markak lortu ditu. Eta gauzak horrela, Iñigo Ibarbururekin batera, abuztuan Valladolid-en ospatuko den Udarako Infantil mailako Espainiako txapelketan izango da. Itsasok 2:37:54 egin zuen 200 bizkar proban eta 1:12:32 estilo bereko 100 metrotan.
Iñigo Ibarburuk, bestalde, 50 libre proban estatuko txapelketan aritzeko gutxieneko marka berria lortu zuen 27:03 denborarekin.

ERRENDIMENDUKO 1. TROFEOA
Martxoak 26. Donostia

Bi emaitza paregabe hauez gain, gainontzeko taldekideak ere bikain aritu dira. Denen artean zortzi marka hobetu zituzten. Eta hori sekulakoa da, batzuk igerileku luzean lehiatzen ziren lehen aldia zela kontuan hartuta.
Kevin Iglesiasek lan bikaina egin zuen 400 eta 200 libreko probatan bere markak hobetuz, Haitz Mitxelenak 400 libreko marka hobetu zuen eta baita 100 tximeletakoa ere. Unai Bueno ere bikain aritu zen 200 libre proban.
Parte hartu duten gainontzeko igerilariak hauexek izan dira: Mikel Esnal, Oier Mitxelena, Garazi Alkorta, Naroa Goikoetxea, Jone Vazquez eta Mikel Arribilaga.
Buruntzaldea IKT taldekoen iritziz, “udako zikloa hasi besterik ez dugu egin eta igerilariak horren forma onean daudela ikusteak sekulako poza eta gauzak lortzeko ilusioa ematen digu”.

Kirol Zehaztasun Liga
Martxoak 26. Lasarte

Kirol Zehaztasun Ligako 4. jardunaldian Buruntzaldeko 25 haur izan zen parte hartzen. Txikienek 25 metro tximeleta eta 6x25 bular erreleboan hartu zuten parte. Lan txukuna egin zuten beraientzat oraindik zaila den tximeleta estiloan. 2002an jaiotako Lander Sorozabal, Alex Urbano, Eneko Otero, Iker Chaves, Irati Arzallus, Izadi Billaron eta Nerea Garciak 25 metrotan lan txukuna egin zuten. Mutiletan azkarrena Lander Sorozabal izan zen eta nesketan Irati Arzallus.
2001 urtean jaioek 50 metro tximeletan eta errelebo berdinean hartu zuten parte. Hauek ere lan ederra egin zuten, poliki-poliki estiloa menderatuz doazela erakutsiz. Azkarrena Nahia Jie izan zen nesketan, lehenengo postuan sailkatuz. Mutiletan Jon Soto izan zen taldeko lehena. Gainontzeko guztiek ere lan ederra egin zuten.
Lehen urteko alebinek, aldiz, 100 tximeleta eta 100 estiloak probatan hartu zuten parte. Mutiletan Beñat Alkorta izan zen azkarrena. Iñaki Etxebestek eta Josu Serranok ere lan txukuna egin zuten.
Buruntzaldea IKT taldekoak pozik daude, “gure haurrak pixkanaka lau estiloak menperatzea lortzen ari direla ikusten ari garelako, oraindik lan asko egitea falta bada ere”.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!