Eder liburu-dendak eta Iñistorra elkarteak liburuekin postuak jarriko dituzte, goizez (09:30-14:00) San Juan plazan eta arratsaldez (16:30-19:30) Etxeberri plazan. Berez apirilaren 23an ospatzen da Nazioarteko Liburuaren eguna, baina aurten larunbat santua denez, aurreratu egingo da apirilaren 14ra.
Pirritx eta Porrotx pailazoek eskaini behar duten "Pupu eta Lore" ikuskizunerako sarrerak Iñistorraren postuan salgai izango dira, 6 euroko prezioan. Saioa maiatzaren 25an izango da (asteazkena) Egape ikastolako pilotalekuan.
Poesia, musika eta zinema ikuskizuna Saroben
Hurrengo egunean, apirilak 15, Iñistorra elkarteak antolatuta, iluntzeko 20:00etan Jose Luis Otamendi poetak "Bustilehorreko poemak" errezitaldia eskainiko du Juan Azpillagak musikaz lagunduta.
Poesia errezitaldia, hein handi batean, Otamendik berak idatzitzako “Erlojuen mekanika” liburuan oinarritzen da. Horrez gain, ikuskizunean oreka berezia bilatu dute Juan Azpillagaren musikarekin. Errezitaldiarekin batera Robert J. Flahertyren “Aranngo jendea (1934)” dokumentaleko irudiek ezusteko leiho bat zabaltzen diote ikuskizunari.