Korrika 17 badator

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mar. 31a, 10:05

Korrikak Andoain, Aduna, Zizurkil eta Amasa-Villabona zeharkatuko ditu apirilaren 13an, goizaldean. Iratxe Apaolaza Korrikako eskualdeko arduradunak xehetasun guztiak eskaini dizkio Aiurriri.

Euskal Herria zeharkatuko duen Korrika euskararen jaia apirilaren 7 eta 17a bitartean ospatuko da. Lasterketa erraldoia Trebiñon hasi eta Donostian amaituko da. Guztira, 2.350 kilometro.  

Korrika antolatzeko lan asko egin behar da, ezta?
Izugarria da. Herri bakoitzean talde batek antolatzen du Korrika. Nire lana ez da Korrika bera antolatzea, herri bakoitzean biltzen diren talde horiek koordinatzea baizik. Gure eskualdean bederatzi herrietatik igaroko da Korrika: Andoain, Aduna, Zizurkil, Villabona, Irura, Anoeta, Tolosa, Ibarra, Alegi eta Ikaztegietatik, hain zuzen. Nire zeregina, beraz, herri horiek guztiak koordinatzea da.
Nire lehenengo urtea da arduradun bezala, baina nabaritzen dut jendeak aldez aurretik lan handia egin duela eta horrek nire zeregina errazten du. Hala eta guztiz ere, lan handia da. Batetik, ekitaldi nazionala antolatzen da, horrek  koordinazio handia eskatzen du; baina baita herrialde eta eskualde bakoitzean ere. Lana hirukoizten da.
Eskualde batzuk errazago dute eta beste batzuk zailago, eskualde beraren tamaina edo herri kopuruaren arabera. Baina guztiontzat lan handia dela uste dut, gauza txiki asko dira eta hori guztia koordinatzea ez da erraza. Korrikak herri bakoitzean izango duen ibilbidea antolatu behar da, herri guztietako Korrika Txikiak… Oso lan polita da, bestalde.
Gainera, jende asko ezagutzen duzu, jendeak lanerako gogo handia duela ikusten delako. Horrek guztiak lan egiteko indarra ematen dizu.

Zer nolako partaidetza espero duzue?
33 kilometro  dauzkagu eskualdean, baina askoz kilometro gehiago dira saltzen direnak, jendeak erdibana edo kilometroaren zati bat erosten duelako. Korrikan talde pila batek parte hartuko du, ehun inguru. Zehazki ez dakit zenbatek parte hartuko duten, baina ziur jende asko izango dela.

Zein da Korrikak aurten duen lema edo filosofia nagusia?
Maitatu, ikasi, ari,...euskalakari! Lelo horren bidez euskalakaria zein den azaldu nahi da. Euskalakaria ez da bakarrik euskaraz dakiena; euskara maitu, euskara erabili eta ikasten duena baizik. Hori guztia da euskalakaria. Ildo horretatik bideratu nahi dugu aurtengo leloa. Euskalakaria izatea ez da bakarrik euskaraz mintzatzen jakitea, euskalakari izatea hiru ezaugarri horiek betetzea da.

Zein da Korrikaren helburu nagusia?
Alde batetik, Korrikak helburu ekonomikoa du. Euskal Autonomi Erkidegoan dirulaguntzak lortzen ditugu; baina bai Iparraldean eta baita Nafarroan ere dirulaguntzak eskuratzeko zailtasun gehiago dituzte eta herrialde horiei bultzada eman nahi diegu.
Oinarrian Korrika euskararen aldeko lasterketa da; euskararen aldeko jarrera adierazi eta euskaldunok ere euskarak duen sostenguaz jabetzeko egina.
Euskararen alde jarduten dugunoi indar handia ematen digu euskararen alde borrokatzeko prest dagoen jendea ikusteak. Herrialde batzuetan badirudi euskararekin ez dagoela aurrera egiterik, baina horrelako gauzei esker indarra eta euskararen alde lan egiteko prest dagoen jendea dagoela jakiten da. Eta ez bakarrik guretzat, hemendik kanpo bizi direnei euskararen alde egiten dugunak asko garela erakusteko eta guregana etorri nahi badute eskuzabalik gaudela adierazteko ere.
Korrika bi urtean behin pasatzen da eta jendeari ilusioa egiten diola ikusten dugunean, poz handia sentitzen dugu.

Euskararen aldeko zein ekimen antolatu dituzue?
Euskaltzaindiari omenaldia egin diogu Donostiako Kursaalean. Euskaltzaindiak euskararen inguruan duen garrantzia ikusita omenaldia egin nahi izan diogu. Adibidez, AEK-ren sorkuntzan beraiek izan ziren bultzatzaile nagusiak.

Zeintzuk parte har dezakete Korrikan?
Nahi duen guztiak parte har dezake. Kilometro bat edo zati bat eros daiteke, Korrikaren laguntzaile bezala parte hartu dezakete… Hamaika modu dago.

Tolosadeko AEK-ko batzordean arduradun bezala jarduteaz gain, Andoaingo euskaltegian ere egiten duzu lan…
Bai, Andoaingo euskaltegian lan egiten dut. Euskara hasieratik ikasten dutenekin ari naiz lanean. Nire lehenengo urtea da eta oso gustura nago. Talde txikia gara, baina oso jatorra. Egunero zerbait ikasten dute eta nik irakasten dietela jakiteak poz handia ematen dit. Gainera, oso langileak dira. Oso lan polita da.

Apirilak 13, asteazkena.
Korrika 17 Buruntzaldetik dator Tolosaldera.

Hona, ordutegia:
Urnieta 05:08
Andoain 05:26
Aduna 06:16
Villabona 06:42
Tolosa 07:21

Ika, ika, ika, hemen dator Korrika!... Korrikaren lasterketa burua begien aurrean ikusi eta euskararen aldeko oihuak metro gutxira entzuten direneko une horiek ahaztezinak dira  Korrikan parte hartu duen edozeinentzat. Euskararen aldeko ekimen ezagunena eta parte hartzaileena laster abiatuko da Trebiñotik. Apirilaren 13an eskualdea zeharkatuko duenez, horra informazio zehatza:

Herri bakoitzeko ibilbidea
Andoain
05:26
    Urnietako gasolindegitik hasita, Gudariren etorbidean jarraitu (GI-131).
    Aldapeta kalea.
    Arantzibia kalea.
    Erroitz  kalea.
    La Salle etorbidea.
    Kale Nagusia.
    Doktor Huitzi kalea.
    Agustin Leitza.
    Pio Baroja kalea.
    Agustin Leitza.
    Kale Nagusia.
    Juan Bautista Erro  kalea.
    Kale Berria.
    Zumea plaza.
    Aita Larramendi  kalea.
    Aiztondo  kalea.
    Azelaingo zubia.
    Adunarako bidea (GI-3610).

Aduna
06:16
    GI-3610 errepidea, Andoaindik datorrena.
    Herriko plazatik igaro.
    Berriz ere GI-3610 errepidea hartu Zizurkil aldera.

Zizurkil
06:29
    GI- 2631 errepidea, Adunatik.
    Zizurkilgo goiko bidegurutzean hartuko du Zizurkil herriak Orbinox enpresa parean.
    Bulandegi bidean zehar, errotondaraino joango da.
    Erniobideatik, Zubimusu zubiraino.

Amasa-Villabona
06:42
    Zizurkildik sartuko dira, Zubimusu zubitik.
    Kale Berriako Iru aldetatik Donostiako norabidea hartuko dute; bertan buelta emateko.
    Berriz ere Kale Berriara helduko dira, Txermin auzoan barrena sartu eta handik Kale Berriara irtengo dira (Iru aldeta taberna).
    Kale Berriatik Irura aldera abiatuko dira.

TOLOSA
07:21
    Irura eta Anoetatik Tolosan sartuko da, Ibarra aldera joateko. Ibarratik bueltan berriro pasako da Tolosatik 08:00ak aldera. Handik, Alegiatik aurrera Goierri aldera joango da.

Tolosaraino korrika, itzuli  busez edo trenez
Aiztondotik korrika hasi eta Tolosara joateko aukera oso aproposa da.

  • Itzulera busean: Santa Klaratik. 07:55 / 08:25 / 08:55.
  • Itzulera trenean: Apeaderotik. 08:13 / 08:38 / 08:58.
  • Itzulera trenean: Anoetatik. 08:15 / 08:40 / 08:60.


Korrika kulturala.
Korrika 17 edizioaren atarian hamaika hitzordu deitu dituzte:
Aduna

  • Apirilak 9, larunbata.  Herri-afaria, 21:00. Herriko elkartea.
  • Apirila 13, asteazkena. 15:00. Korrika Txikia. Aduna eta eskualdeko ikastetxeetako ikasleen artean.
Andoain
  • Martxoak 31, osteguna. “Zenbait gazte ausart”dokumental emanaldia, 19:00. Bastero Kulturgunea.Ekimen honen bitartez Korrika batzordeak Euskaltzaindia omenduko du.
  • Apirilak 12, asteartea. 15:45. Korrika Txikia. Herri osoan barrena. 16:15. Udaletxeko balkoitik ikastetxe bakoitzak bere mezua irakurriko du.
  • Apirilak 13, asteazkena. 05:26. Korrika. Harrera Besabiko bidegurutzean. Jarraian Korrikak herri osoa zeharkatu du Aduna aldera joateko.
Amasa-Villabona
  • Apirilak 1, ostirala. Mus txapelketa,  22:00. Kultur Etxea. Edariak ere egongo dira.
  • Apirilak 1, ostirala. Material salmenta, 18:00-20:30. Berdura plaza.
  • Apirilak 7, osteguna. “Zenbait gazte ausart”dokumental emanaldia, 19:00. Onddo gaztetxea.
  • Apirila 13, asteazkena. 15:15. Korrika Txikia. Amasa-Villabonako  eta inguruko ikastetxeetako ikasleen artean.
  • Apirilak 16, larunbata. Korrika herrikoia, lasterketa,18:00-20:00. Kalean zehar.
  • Apirilak 16, larunbata. Korrika herrikoia, kontzertua. “Gugaz” taldeak joko du eta txozna ere jarriko dute, 18:00-20:00.Berdura plaza.
  • Apirilak 16, larunbata. Korrika herrikoia, material salmenta, 18:00-20:00. Kalean zehar.
Zizurkil
  • Apirilak 9, larunbata. Mus txapelketa,17:00. Herriko taberna.
  • Apirilak 13, asteazkena. 06:30. Gosaria herriko plazan. Gero, handik Zizurkil Goiko bidegurutzera abiatuko dira, Korrikari ongi etorria egiteko.
  • Apirila 13, asteazkena. 15:00. Korrika Txikia. Zizurkil eta inguruko ikastetxeetako ikasleen artean.

Asteasu-Larraul
  • Apirilak 14, osteguna.
    14:45. Korrika Txikia.Larraul eta Asteasuko eskolako ikasleen artean.
Urnieta
  • Apirila 1, ostirala.
    Kantu afaria, 20:30. Pilotalekuko taberna-jatetxea. Deialdi zabala kantuaren bidez giro ederrean gau polita igarotzeko. Afariaren prezioa 10 eurokoa izango da eta dagoeneko txartelak salgai daude.

DONOSTIA
  • Apirila 17, igandea. Korrikaren iritsiera festa.Musika, antzerkia, dantza...
  • Apirilak 17, igandea. Azken kilometroak korrika egin nahi dituenak, bidearen azken zatia Zarauztik Donostiara izango dela jakin behar du.

 

Arropa salmenta
Korrikak 17. ediziorako propio sortu duen arropa eta bestelako osagarriak sortu ditu. Euskal Herriko hainbat dendatan eta AEKren euskaltegietan egongo da salgai. Internet bidez erosteko aukera ere badago, Euskal Herriko Plazaren web-gunearen bitartez.

  • Apirilak 9, larunbata.  Herri-afaria, 21:00. Herriko elkartea.
  • Apirila 13, asteazkena. 15:00. Korrika Txikia. Aduna eta eskualdeko ikastetxeetako ikasleen artean.
Andoain
  • Martxoak 31, osteguna. “Zenbait gazte ausart”dokumental emanaldia, 19:00. Bastero Kulturgunea.Ekimen honen bitartez Korrika batzordeak Euskaltzaindia omenduko du.
  • Apirilak 12, asteartea. 15:45. Korrika Txikia. Herri osoan barrena. 16:15. Udaletxeko balkoitik ikastetxe bakoitzak bere mezua irakurriko du.
  • Apirilak 13, asteazkena. 05:26. Korrika. Harrera Besabiko bidegurutzean. Jarraian Korrikak herri osoa zeharkatu du Aduna aldera joateko.
Amasa-Villabona
  • Apirilak 1, ostirala. Mus txapelketa,  22:00. Kultur Etxea. Edariak ere egongo dira.
  • Apirilak 1, ostirala. Material salmenta, 18:00-20:30. Berdura plaza.
  • Apirilak 7, osteguna. “Zenbait gazte ausart”dokumental emanaldia, 19:00. Onddo gaztetxea.
  • Apirila 13, asteazkena. 15:15. Korrika Txikia. Amasa-Villabonako  eta inguruko ikastetxeetako ikasleen artean.
  • Apirilak 16, larunbata. Korrika herrikoia, lasterketa,18:00-20:00. Kalean zehar.
  • Apirilak 16, larunbata. Korrika herrikoia, kontzertua. “Gugaz” taldeak joko du eta txozna ere jarriko dute, 18:00-20:00.Berdura plaza.
  • Apirilak 16, larunbata. Korrika herrikoia, material salmenta, 18:00-20:00. Kalean zehar.
Zizurkil
  • Apirilak 9, larunbata. Mus txapelketa,17:00. Herriko taberna.
  • Apirilak 13, asteazkena. 06:30. Gosaria herriko plazan. Gero, handik Zizurkil Goiko bidegurutzera abiatuko dira, Korrikari ongi etorria egiteko.
  • Apirila 13, asteazkena. 15:00. Korrika Txikia. Zizurkil eta inguruko ikastetxeetako ikasleen artean.

Asteasu-Larraul
  • Apirilak 14, osteguna.
    14:45. Korrika Txikia.Larraul eta Asteasuko eskolako ikasleen artean.
Urnieta
  • Apirila 1, ostirala.
    Kantu afaria, 20:30. Pilotalekuko taberna-jatetxea. Deialdi zabala kantuaren bidez giro ederrean gau polita igarotzeko. Afariaren prezioa 10 eurokoa izango da eta dagoeneko txartelak salgai daude.

DONOSTIA
  • Apirila 17, igandea. Korrikaren iritsiera festa.Musika, antzerkia, dantza...
  • Apirilak 17, igandea. Azken kilometroak korrika egin nahi dituenak, bidearen azken zatia Zarauztik Donostiara izango dela jakin behar du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!