Aiztondoko IV. Gutun lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mar. 30a, 19:54

Gutuna literatur generoa da berez. Sentimenduak komunikatzea sustatu eta genero horren aberastasuna berreskuratzeko asmoz, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko kultur dinamizazio arloak  Aiztondo IV. Gutun lehiaketa deialdia egiten du. Deialdia ondorengo oinarri hauen arabera arautuko da:

1. Hala nahi duten pertsonek parte har dezakete, hurrengo kategorietan bananduta:

A. Maila: 6-8 urtekoena

B. Maila: 9-11 urtekoena

D. Maila:12-16 urtekoena

E.  Maila:17 urtetik gorakoena.

2. Gaia: Preso sentitzen den bati

3. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake. Gutunak bi orri hartuko ditu gehienez, bakarrik alde batetik  idatzita. Epaimahaiak estilo, kontatuaren garapena, aurkezpena eta originaltasuna hartuko ditu kontuan eta, eskuz idatzitako lanak badira, baita kaligrafia ere.

4. Gutunek beste lehiaketa batean saritu gabeak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute.Hiru kopi aurkeztuko dira, izenburua edo egilearen izengoitia soilik idatzita, idazlea identifika dezakeen bestelako xehetasunik gabe. Jatorrizkoarekin batera, eta kartazal itxian, egilearen datuak sartuko dira: izena, deiturak, helbidea, jaiotze-data, telefonoa eta, posible bada , posta elektronikoa. Kartazalaren kanpoaldean idazlanaren izenburua  edo izengoitia eta zein kategoriari dagokion idatziko da.

5. Lan bakoitzaren hiru kopiak aurkezteko epea maiatzaren 5a amaituko da,  eguerdiko 14:00etan.Gutunak helbide honetara bidali behar dira, kanpoaldean " Aiztondo IV. Gutun Lehiaketa" jarrita.

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko Bulegoetan

Muñoa kalea, 36 Behea

20159 Zizurkil

Bidaltzen diren lanak bidean hondatu edo galduko badira, antolatzaileak ez du erantzukizunik izango.

Postaz bidaliz gero, ez da onartuko maiatzaren 3an baino beranduago zigilaturik datorren lanik.

6. Maila bakoitzerako sariak honakoak izango dira

A.    Maila:1. Saria: Diploma eta oparia / 2. Saria: Diploma

B.    Maila:1. Saria: Diploma eta oparia/ 2. Saria: Diploma

C.    Maila:1. Saria :Diploma eta oparia /2.Saria: Diploma

D.   Maila:1. Saria: Diploma eta gaua bat nekazal turismo batean / 2.Saria: Diploma

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duen herrietako idazlerik hoberena: Afari bat bi pertsonentzat

Egileek  ezin izango dute sari bat baino gehiago eskuratu. Sariak banatu gabe gera daitezke, epaimahaiak hala erabakitzen badu.

7. Epaimahaiaren erabakia nahitaez onartu beharrekoa da eta bere iritzia nagusi izango da.

8. Sariak 2011ko ekainaren 4ean emango dira, arratsaldeko 18:00etan Alkizako Kultur Etxean. Ekitaldi horretan saritutako lanak irakurriko dira.

9. Saritutako lanak Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatearen esku gelditu eta kultura ondarera bilduko dira eta, egoki iritziz gero, honek argitaratu ahal izango ditu, baina ez du horregatik jabego-eskubiderik izango.

10. Sarituak izan ez diren lanak ekainaren 12tik  22ra jaso ahal izango dira.

11. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak bere osoan onartzen direla esan nahi du.

Datu Pertsonalak babestearren, abenduaren 13ko 14/1999 Lege Organikoaren 5. Artikuluan adierazitakoa betetzeko, jakinarazi nahi dizugu inprimaki honetan adieraziko dituzun datuak  Kutur Aretoko Lehiaketatako partaideen datu-fitxategi batean erregistratuko direla. Honen helburua, lehiaketa deialdira erantzun dutenean ezagutzea da. Informazioa Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatearen Kultur Arloko langile eta arduradunek jasoko dute eta fitxategiaren arduraduna Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatea izango da.

Parte hartzaileek datuok ikusteko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzte aipatutako legeak aurreikusten duen eran.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!