Apirilaren 15ean Tolosako Leidor antzokian estreinatuko du Oinkari dantza taldeak 'Ari du' emanaldi berria. Atzo iluntzean egin zuten entsegu generala eta parte hartzaile guztiak bildu ziren Txermingo ikastolako ganbaran –ETBko Kultura saioko kideak ere entsegua grabatzera etorri zirelarik–.
Guztira 75 dantzari arituko da taula gainean, eta dantzaz gain, Loatzo musika eskolako musikarien nahiz Juan Kruz Igerabide poetaren jarduna ere zuzenean ikusi eta sentitu ahal izango dira. Azken emanaldietan bezala, Aukeran konpainiako Edu Muruamendiarazek osatu ditu dantzen koreografiak. Euriarekin, urarekin lotutako emanaldi berria hunkigarria izango da. Sarrerak eskuragarri daudesarean.