Apirilaren 2ra arte ikusgai dago, Ikermap enpresaren baitan, Imanol Goikoetxeak egin duen Amasa-Villabonako toponimia ikerketa. Gurea antzokiaren ondoko erakusgelan Amasa eta Villabonako hainbat toponimoren berri jaso daiteke, lekuan lekuko mapetan kokatuta gainera. Astean zehar arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara egoten da zabalik erakusketa. Asteburuan 11:00tatik 13:30etara.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!