III. Senidetze eguna prestatzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mar. 29a, 19:44

Duela bi urte Zizurkilen eta iaz Adunan egin bezala, El Salvadorreko Segundo Montes komunitatea eta Aiztondo bailararen arteko III. Senidetze eguneko egitaraua prestatzeko deialdia egin du Villabonako Udalak. Bilera apirilaren 11n izango da, astelehenarekin, Villabonako udaletxeko balioanitzeko gelan, 19:00etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!