"Txina Tibeten sartu ostean, 1959an milaka tibetar exiliatu ziren bizilagun den Indiara. Egun, 150.000 errefuxiatu inguru dira. Tibetarren giza eskubideak sistematikoki urratzen ditu Txinako gobernuak. Exilioan berriz, nazio hau berrantolatu egin da.
Villabonako Udalak eta Phagma Drolma elkarteak gonbidatuta, generoaren ikuspegitik, bere herriaren egungo egoerari buruz hitz egitera dator Chungdak Koren emakume tibetarra".
Dokumentala: "Hodeien atzean Eguzkia"
Dokumental hau tibetarren etengabeko borrokan zentratzen da. Batzuk tibetar herriaren independentzia lortu nahian, besteek benetako autonomia bilatzen dutelarik, baina denek, euren giza eskubideen errespetua aldarrikatzen dute. 2008 eta 2009 urteetan zehar grabatu zen.
Zuzendariak: Ritu Sarin eta Tenzing Sonam (White Crane Films)
Argazki erakusketa: "Galdutako aztarnen lurraldea"
Argazkilaria: Juan Ramón Llavori (Zumaia)
Argazki erakusketan, Juan Ramon Llavori argazkilari zumaiarrak Indiako Ladakh-eko eskualdean ateratako argazkiak izango dira ikusgai.