Korrika Kulturala, ostiralean kantu afaria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko martxoaren 28a

Apirilaren 1ean, ostiralarekin, kantu afaria egingo da Korrika Kulturalaren ekintzen barruan. Afaria, Frontoi tabernan egingo da 20:30etan eta bertara joateko aurrez txartelak erosi behar dira. Salgai daude 10 eurotan, Frontoi, Kantoi eta Xauxar tabernetan eta Iñistorraren lokalean. Herriko musikariak gonbidatuak daude beren musika tresnekin joateko. 

OHARRA: Afaltzera joateak ez du esan nahi kantatu behar denik; kantatzera joateak ez du esan nahi afaldu behar denik. Beraz, animatu eta azaldu afaritara edo afalostera.