Atzo goizean izan zen Aizkardi mendi elkarteak antolatutako 43. Ibilaldi neurtua. Eguraldi iragarpenak ez ziren bete eta ateri eutsi zion ibilaldia amaitu artean. Guztira 1000 mendizale inguruk hartu zuen parte ibilaldi luze (43 km) nahiz motzean (24 km). Erniozabalen barrena ibili ziren parte hartzaileak; korrika batzuk, oinez besteak. Ibilaldia bukatutakoan, arratsaldez ohiko bihurtu den sarien zozketan ere parte hartze zabala izan zen. Zorionak parte hartzaile guztiei eta bereziki antolatzaileei, egindako lan bikainagatik!