Gaur eguerdian zabaldu da Jubilatuen elkarteko egoitza berria, Aldude kaleko 3. zenbakian. Herritar guztientzat zabalik egongo den taberna (epe laburrean martxan jarriko dena) eta jubilatuei zuzenduta, irakurketa gela, balio-anitzeko gela, ileapaindegi eta podologia gela nahiz bulegoa biltzen ditu egoitza berriak. Bihar goizean, 11:00tatik 13:00etara herritar guztiei zabalik egongo da, aurkezpen gisara. Segidan, bertan biltzen hasiko dira Txermin Biltoki jubilatu elkarteko kideak.