Parte hartze handia Uraren egunaren harira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mar. 24a, 09:36

Udaberriaren atarian eta Uraren nazioarteko egunaren inguruan Leitzaran bisitarien etxean antolatu ohi den ospakizuna sendotuz doa urtez urte. Parte hartze kopuru handiarekin gainera.


Antolatzaileen arabera, 300 pertsona inguru hurbildu zen aurreko igandean Leitzaran Bisitarien Etxera. Gehiengoak andoaindarrak izan baziren ere, Buruntzaldeko eta Gipuzkoako beste hainbat herrietatik ere gerturatu ziren.
Ibilbide neurtua 140 pertsona baina gehiagok amaitu zuen. Aurreko urteetako ibilbidea aldatu zuten, bisitariei paisaia berriez gozatzeko aukera eskainiz.
Uraren interpretazio gunean goiz osoan zehar ikusgai izan zen Uraren Interpretazio zentroa Andoaingo hiru ikastetxeetako 6. mailako ikasleek eginiko marrazki erakusketa. Ia ehun marazkiren artean saritua Jokin Azpeitia La Salle Berrozpeko ikaslea izan zen. Sari horri esker gela osoak Leitzaran bailaran barrena bizikleta ibilaldia egiteko aukera izango du.
Jarduera ugari burutu zen goizean zehar. Besteak beste, tailerrak. Arrantzaren ingurukoak adibidez: arrantza egiten hasteko lehen urratsak, euli muntaian ikasi beharreko pausoak edota kanaberaren jaurtiketa hobetzeko aukera izan zuten. Ibilaldian ere parte hartze handia izan zen. Horien guztien artean Maria Gonzalok bizikleta jaso zuen sari modura.
Udalaz gain, igandeko ekitaldietan Ura ur agentzia ere babesle modura aritu zen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!