1976ko azaroaren 13an gauzatu zen gaur ezagutzen dugun mendi lasterketaren sorburua den apustua. Hiru lagunen arteko apustua izan zen, Mikel Kortajarena (Morete) eta Xaka Estevez urnietarrena, eta garai haietan Urnietan eraikuntza lanetan zebilen Domingo de Domingo, Burgoskoa.
Apustua San Juan kaleko Ongi Etorri tabernan egin zen, bertako nagusia, Euxebio Orkaizagirre, horrelako kontuen zalea baitzen. Irteera eta helmuga tabernako atarian izan zuen apustuak eta herritar ugari hurbildu zen bertara.
Horra 1976ko proba hartako denborak:
Adarrako gailurrean:
1. Domingo 49:22
2. Morete 52:55
3. Xaka 53:45
Ongi Etorriko helmuga:
1. Domingo 1:21:59
2. Morete 1:23:34
3. Xaka 1:24:25