Joan zen martxoaren 17an, Marijo Sardon harri-jasotzaileak Guinnes marka berria eskuratu zuen Italiako Milan hirian. Italiako telebistako CANAL 5 kateak, urtero bezala, Guinnes marka berrien emanaldia burutu zuen eta harri-jasotzaile urnietarrari, stronchwomen-ean munduko bigarrena den Melissa Garrett Ipar amerikarraren aurka lehiatzeko proposamena egin zioten.
Antolatzaileek erabaki zuten probaren nondik norakoa: 50 kiloko harri esferikoa minutu batean ahalik eta gehien altxatzea, hain zuzen. Urte eta erdi plazetatik kanpo zegoen harri-jasotzailea pozarren abiatu zen Italiara, baina entrenamendu faltagatik eta azken orduan ukalondoan izandako lesioagatik, fisikoki ez bere garairik onenean. Zozketak hala erabakita, amerikarrak hartu zuen parte lehenik eta 12 altxaldi egin zituen. Marijo Sardonen txanda ailegatu zen ondoren eta 13 altxaldi egin zituen urnietarrak –14.a ez baitzuten ontzat eman Guinnesko epaileek–.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!