Bertan Euskaltzaindiaren historia jasotzen duen “Zenbait gazte ausart” dokumentala aurkeztuko dute. Mondragon Unibertsitatean Ikus-Entzunezko ikasketak egiten ari diren Iker Ugalde, Ekaitz Herrera eta Alexander Silva dira egileak. Bertan Euskaltzaindiaren historia laburbiltzen dute hogeita hamar lagunen testigantzen bidez. Besteak beste Lurdes Auzmendiren, Pello Zabalaren, Estitxu Fernandezen eta Xabier Mendiguren Bereziarturen iritziak bildu dituzte.
Omenaldia Andoainen ere
Andoaingo Korrika batzordeak ere Euskaltzaindiaren omenaldia Andoainera ekarri nahi izan du eta horretarako bereziki prestatutako dokumentalaren emanaldia eskainiko da Basteroko ekitaldi aretoan, Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin.
Emanaldia martxoaren 31n izango da iluntzeko 19:00etatik aurrera.